CASIO EDU+

Casio markako kalkulagailu zientifikoekin erabiltzeko hodei-aplikazioa

CASIO EDU+ aplikazioarekin funtzio berriak erabil ditzakezu zure telefonoaren laguntzaz, ClassWiz-en eskura ez dituzunak. Horretarako, ClassWiz-eko QR Code eskaneatu behar duzu, besterik ez. Funtzio horien artean, honako hauek daude: grafikoak/formulak marraztu (Online bistaratzea), grafikoak/formulak partekatu (Online partekatu) eta Bilaketa metodoa (Online eskuliburua).
Aplikazioak, gainera, QR Code eskaneatzeko algoritmoa hobetzen du, ClassWiz-ekin erabiltzen denean zehaztasun osoz egiten dela bermatzeko.

Aplikazioari buruz

Ikasleen parte-hartzea lortzea

Erabili Class* Online Sharing funtzioa eskaneatutako grafikoak eta kalkuluen emaitzak pantaila bakar batean konbinatu eta alderatzeko, adibidez, taldeka lan egiten dutenean edo emaitzak aztertzen dituztenean.

  • *Class funtzioa erabiliz, grafikoak eta formulak bata bestearen alboan bistaratu ahal dira nabigatzailean. CASIO EDU+ bidez sortu eta kudeatzen da Class hori.

Erraz berrikus daitezke History funtzioarekin

History funtzioak eskaneatutako QR Code guztiak gordetzen ditu. Hala, aukera duzu lehenago erabilitako grafiko eta formulak berriz bistaratzeko, nahiz eta datuak kalkulagailuan ezabatu.

  • App Store
  • Google play

Funtzioak

1 QR Code Eskaneatu kalkulagailuko datuak eta marraztu grafikoak (Online Visualization)
Bistaratu kalkulagailuaren online eskuliburua (Online Manual)
2 Class*
(Online Sharing)
Sortu Class (Ikasgela) berria eta erabili kalkulagailuetatik eskaneatutako datuak partekatzeko
Ikusi Class (Ikasgela) funtzioaren xehetasunak
Bistaratu Class (Ikasgela) bat nabigatzailean
3 History (Historia) Ikusi aurreko QR Code
Aldatu aurreko izenburuak
4 Online Help Bistaratu orri hau
5 Ezarpenak Aldatu aplikazioaren ezarpenak

*Class funtzioa erabiliz, grafikoak eta formulak bata bestearen alboan bistara daitezke nabigatzailean. CASIO EDU+ bidez sortu eta kudeatzen da Class hori.

Nola erabili CASIO EDU+

Jarraian ageri diren irudiek CASIO EDU+ iOS gailu batean nola ikusten den erakusten dute.

1.Eskaneatu ClassWiz-eko QR Code bat

Bistaratu grafiko bat ClassWiz-eko QR Code bat eskaneatu ondoren (Online Visualization)

Adibidez: Bistaratu barreiadura-diagrama Statistics moduan


ClassWiz
Jarri Statistics modua
Hautatu y=a+bx
Idatzi datu estatistikoak, sakatu [SHIFT] eta jarraian [OPTN]
QR Code bistaratuko da
CASIO EDU+
Sakatu CASIO EDU+ aplikazioaren ikonoa hura abiarazteko
Hautatu [QR Code]
Eskaneatu ClassWiz-eko QR Code

Sakatu “Open in Safari” (Android erabiltzen baduzu, “Open in Browser”) grafikoa bistaratzeko


Eskuliburua bistaratu QR Code eskaneatu ondoren (Online Manual)

Adibidez: Bistaratu Statistics moduaren eskuliburua


ClassWiz
Hautatu Statistics modua, sakatu [SHIFT] eta jarraian [OPTN]
QR Code bistaratuko da

CASIO EDU+
Hautatu [QR Code]
Eskaneatu ClassWiz-eko QR Code

Sakatu “Open in Safari” (Android erabiltzen baduzu, “Open in Browser”) eskuliburua bistaratzeko


Oharra: Eskuliburuan sartzen zaren lehen aldia bada, Erabilera Baldintzak bistaratuko dira. Haiek irakurri eta Erabilera Baldintzak onartzen dituzula adierazi beharko duzu eskuliburua bistaratu baino lehen.


Eskaneatu QR Code ugari

QR Code ugari eskanea ditzakezu jarraian, CASIO EDU+ aplikazioaren gidan azaltzen den bezala.
ClassWiz erabiltzen ari zarenean, behe-eskuinaldean ageri den zenbakiak zenbat QR Code eskaneatu diren / zenbat dauden guztira adierazten du.
Eskaneatu lehen QR Code CASIO EDU+ erabiliz. Jarraian, sakatu tekla ClassWiz kalkulagailuan.
ClassWiz kalkulagailuan zerrendako hurrengo QR Code bistaratuko da.
Eskaneatu QR Code berria. Errepikatu prozesua QR Code guztiak eskaneatu arte.

2.Class eta Online Sharing

"Class" esaten zaio CASIO EDU+ aplikazioarekin eskaneatutako QR Code (grafikoak eta taulak) bistaratzeko eta kudeatzeko balio duen orriari. CASIO EDU+ aplikazioan sortu ahal da Class hori.
Class bidez hainbat datu konbinatu eta alderatzean, ikasleek egindako ariketak pantaila bakarrean bistara daitezke, edota taldeko lanean lortutako emaitzak bistaratu eta alderatu ere bai.

Sortu Class berria eta gehitu ClassWiz kalkulagailuko datuak

Hautatu [QR Code]
Eskaneatu ClassWiz-eko QR Code
Sakatu "Share with a Class"
Sakatu + ikurra, goi-eskuinaldean, Class berria sortzeko
Idatzi Class izena eta deskribapen bat. Ondoren, sakatu "Create"
Eman ezizen bat, eskaneatutako QR Code dituen datuak Class orrian identifikatu ahal izateko. Ondoren, sakatu "Share" datuak eta ezizena bistaratzeko

Oharra:
"Class" izenekoak automatikoki ezabatzen dira urtebetean (1) erabiltzen ez badira.
Class bakoitzak 50 datu multzo izan ditzake gehienez.


Gehitu kalkulagailuko datuak dagoeneko sortuta dagoen Class batean

Hautatu "QR Code"
Eskaneatu ClassWiz-eko QR Code
Sakatu "Share with a Class"
Hautatu zein Class-ean gehitu nahi dituzun datuak
Eman ezizen bat, eskaneatutako QR Code dituen datuak Class orrian identifikatu ahal izateko. Ondoren, sakatu "Share" datuak eta ezizena bistaratzeko

Class baten xehetasunak ikusi

Pantaila honetan Class izenekoen xehetasunak ikusten dira, hala nola, Class izena, Class zenbakia eta Class deskribapena. ClassWiz kalkulagailuko QR Code Class batean gehitzeko, Class hori nabigatzailean bistaratzeko eta Class horri dagokion webgunea (URL) duen mezu elektroniko bat bidaltzeko ere balio du.
Hautatu "Class"
Sakatu ikusi nahi duzun Class-en ikonoa
Class horren xehetasunak bistaratuko dira
  • 1Eskaneatu ClassWiz kalkulagailuko QR Code eta gehitu Class horretan
  • 2Ireki nabigatzailean
  • 3Bidali Class horren URLa posta elektronikoz

Bistaratu Class hori nabigatzailean

[1. metodoa] Ireki nabigatzailea aplikazioan

Class pantailan, sakatu "Open in Safari" hautatutako nabigatzailea ireki eta Class hori bistaratzeko.
(*Android gailuetan, sakatu "Open in Browser")

Sakatu "Open in Safari" Safari nabigatzailea irekitzeko
(Android gailuetan, sakatu "Open in Browser")

[2. metodoa] Idatzi Class-aren URLa

Idatzi Class zenbakia nabigatzailearen helbide-barran (URLa idazteko eremuan) Class hori bistaratzeko.
Class-en xehetasunen pantailan ikus dezakezu Class zenbakia.

http://wes.casio.com/class/w1u4-6t41-82tO-ZIL6

[3. metodoa] Sortu eta bistaratu Class berri bat ordenagailuko nabigatzailean

Windows-en edo beste sistema eragile batean, sortu beste Class bat nabigatzailean "Creating a Class" botoia sakatuta.


ClassWiz kalkulagailuko datuak sortu berri duzun Class-era bidaltzeko, lehenik eta behin metodo hauetako bat erabili behar duzu CASIO EDU+ aplikazioan Class-aren xehetasunak ikusteko.


・Nabigatzailean, Class-aren orrian, egin klik QR Code ikonoan eta eskaneatu bistaratzen den QR Code.

Sakatu "Scan Class QR Code"
*Ordenagailuko nabigatzailean bistaratzen den pantaila
Sakatu QR Code ikonoa eta, ondoren, eskaneatu QR Code
QR Code behar bezala
eskaneatu ondoren,
sakatu "Save Class"

・Idatzi sortu berri duzun Class-aren zenbakia

Sakatu "Enter Class Number"
Idatzi Class zenbakia eta sakatu "Done"
* Ordenagailuko nabigatzailean bistaratzen den pantaila

3. Historia ikusi eta aldatu


CASIO EDU+ aplikazioarekin eskaneatu diren datuak aplikazioaren historian gordetzen dira.
Aukera dago hodeian gordetako grafikoak eta formulak berreskuratzeko, kalkulagailuan ezabatuta egon arren.


Ikusi aurreko QR Code historian

Hautatu "History"
Aurretiaz eskaneatutako datuen zerrenda agertuko da

Editatu historia

Izenak aldatu, izarrak gehitu eta elementuak ezabatzeko aukera duzu Editatu historia pantailan.
Sakatu aldatu nahi duzun elementuaren alboan dagoenikonoa
Editatu historia pantaila irekiko da
  • 1Aldatu izena
  • 2Gehiu izarra
  • 3Ezabatu historiatik

Sistemaren eskakizunak

  • Eskanea daitezkeen QR Code
    CASIO EDU+ aplikazioarekin ClassWiz kalkulagailuetako QR Code eskanea daitezke soilik.
  • Kontraste-ezarpenak
    QR Code behar bezala eskaneatzen ez badira, saiatu kontrastea murrizten, Erabiltzailearen gidan azaltzen den bezala.
  • Auto Focus
    Kodea irakurtzeko, erabili Auto Focus funtzioa duen modelo bat.
    QR Code-ren Ver.11 bertsioak ezingo dira irakurri Auto Focus funtziorik gabe.
  • Bideo-irudiaren kalitatea
    Kodeak irakurtzeko, erabili gutxienez 720p-ko kalitateko bideo-irudiak sortzen dituen gailu bat.
    Gailu hauekin funtzionatzeko probak egin dira: 720p/1080p.
  • Distantzia
    Irakurtzeko, utzi 8 eta 10 cm bitarteko distantzia kameraren eta QR Code bistaratzeko pantailaren artean.

    Ezin bada irakurri, mugitu gailua gora eta behera eta aldatu distantzia hori, oraingoan 7 eta 15 cm bitartean utzita.
  • Inklinazioa
    Ez okertu irakurtzeko erabiltzen duzun gailuaren eta QR Code bistaratzeko pantailaren arteko angelua 15º baino gehiago (α).

    Oro har, α = 0º izan behar da; hala ere, kodea ezin bada irakurri, α 0 eta 15º bitartera alda daiteke.
  • Argiztapena
    Kodea irakurtzean, egiaztatu argi nahikoa dagoela (200lx gutxienez).
    Baliteke argi gutxi dagoenean QR Code ezin irakurtzea.
  • Argi-izpien islak
    Kodeak irakurtzean, egiaztatu inguruan dauden argi-iturriak ez direla islatzen QR Code.

    Argia zuzenean islatzen bada, baliteke QR Code ezin irakurtzea.

Sistemaren eskakizunak

Honako plataforma hauetan probatu da aplikazioa.(2015eko abuztuko datuak)
CASIOk berak egindako proben emaitzak dira.
Ez da bermatzen plataforma guztietan erabat funtzionatzea.

Sistema eragilea Gailua Fabrikatzailea
iOS 7.1 edo berriagoa iPad 2 Apple Inc.
iPad Air Apple Inc.
iPad mini 3 Apple Inc.
iPhone 4s Apple Inc.
iPhone 5s Apple Inc.
iPhone 6 Apple Inc.
iPhone 6 PLUS Apple Inc.
Android 4.0 edo berriagoa ASUS Nexus 7(2013) Google Inc.
Lenovo YOGA Tablet 2 8 Lenovo Group Ltd.
Samsung Galaxy Tab 7 PLUS Samsung Electronics Co., Ltd
Acer ICONIA A1 Acer Inc.
Huawei Ascend P7 Huawei Technologies Co., Ltd.
LG Optimus L5 LG Electronics Inc.
Samsung Galaxy S3 mini Samsung Electronics Co., Ltd
Xiaomi Redmi 2 Xiaomi Inc.
ZTE Blade Q+ ZTE Corporation.

Apple, iPhone eta iPad, Apple Inc. enpresaren marka erregistratuak dira Estatu Batuetan eta beste herrialde batzuetan.
App Store, Apple Inc. enpresaren zerbitzu-marka da.
Agiri honetan aipatzen diren gainerako produktuak eta zerbitzuak beren enpresen marka erregistratuak dira.